Jarraitu Twitterren! Siguenos en Facebook

2013/09/02

Doinu-etena

Ez da bukatu, baina baretu da. Doinu-etena iragarri nahi dugu. Harrobia Lantzen musika ekimenak atsedena hartuko du denbora batez. Harrobia Zuzen kontzertu programaren zikloa itxi bagenuen, orain Harrobia uhinzinearen behin behineko geldiunea iragarri nahi dugu. Alegia, hasi berri den denboraldian ez da irrati programa berririk egongo. Erabakia erraza izan ez bada ere, denborak bere muga du, eta programak merezi duen denbora ezin diogu eman. Ordea, Gureandoinu urtekaria osatzen segiko dugu, orain arte bezala Euskal Herriko musikagintza hurbiletik jarraituko dugulako. Mila esker, bertakoa babesten jarraitu mesedez eta laster arte!

2013/06/27

HR! 82 | MobyDick, Audience, We Are Standard, Kometa, ...


Atsedenik ez du Euskal Herriko musika eszenak, ezta behar ere. Harrobia saioak, ordea, merezitako oporrak hartuko ditu denbora batez. Baina lasai, bertako argitalpenak hurbiletik segiko ditugu. Hilabetez hilabete, estiloz estilo, edozein dela hizkuntza eta formatua. Tarteka nabarmenduko dugu bat edo beste, baina ez da irrati zein Internet uhin bidez izango. Indarberrituta itzuliko gara, horrelako batean. Bitartean, denboraldiko azken saioa nabarmenduko dugu. Nahiko lasaia, folk rock kutsukoa, eta hein batean amerikarra.  

ALE HONETAN: MobyDick "Cotard Delusion" (hurbileko entzunaldia), Audience, We Are Standard, Kometa, The Icer Company, Inserta, Mutürbeltz, EH Sukarra, ...

2013/05/02

Bizi Musika | Euskarazko bideoklipen tartea


Euskarazko bideoklipek merezi duten tartea izango dute telebistan. Hain zuzen ere, Hamaika Telebistak BIZI MUSIKA izeneko saioa jarri du martxan, eta astelehenetik ostiralera euskal taldeen askotariko bideoak eskainiko dituzte 16:30etik aurrera. Tartearen izenak badu harremanik Harrobia Lantzen musika ekimenarekin, egituraketan eta artxiboa elikatzeko lanetan lagundu dugulako.

Telebistako arduradunek jakinarazi dutenez, bideoklipa da egun talde askorentzat promozio bide eraginkorrenetakoa. Horrela, azken urteetan taldeek lan berri bat argitaratu orduko abesti batekin edo hainbatekin bideoa osatzen dute. Asko dira gurean egin diren bideoklipak. Horien bilduma egokia egin eta eskaintzea da Bizi Musika tartearen helburua.

Astelehenetik ostiralera, 16:30etik aurrera, Hamaika Telebistan ikusi ahal izango da (LTD, Euskaltel zein Internet bidez).

2013/04/20

HR!Z | Gozotik gehiago

Willis Drummond, Yelow Page, Mantisa, Sarkor, Fairlight, Split77, Cobra, Trumbo, The Riff Truckers, Jon & Sugramas, Anai Arrebak, Napoka Iria, Physis Versus Nomos, Müturbeltz, Norman, Napoka Band, Layo Raser, Balerdi Balerdi, Giorgio Bassmatti, Cohen, Yaw, ZaKillers eta Herstura. Ezer baino lehen, mila esker Harrobia Zuzen / HR!Z kontzertu programan parte hartu duten talde, musikari eta pertsona guztiei. Dena zor dizuegu. Baita zuri ere ikusle, musika zale, babesle edo lagun hamabi urratseko zikloa posible egiteagatik.

Gozoa izan da egitasmoa aurrera eramatea. Gazia, aldiz, hainbatetan egindako apustua, lana, konpromisoa eta erantzuna. Baina ezin gara kexatu, helburua bete dugu eta. Euskal Herriko musika alternatiboa sustatzearekin batera, Donostiako zuzenekoen eskaintza aberasteko asmoarekin sortu genuen Harrobia Zuzen kontzertu programa. Gipuzkoako hiriburuan kontzertu dezente antolatzen diren arren, bertakoek (Euskal Herriko hango zein hemengo bandek) oso gutxitan izan dute protagonista izateko aukera. Normalean, jendea erakartzeko amu izaten dira, kanpoko banda baten telonero. Hori irauli asmoz antolatu ditugu askotariko hamabi kontzertu, oro har, taldeek eta musika zaleek estimatu dituztenak. Pozik eta harro gaude, beraz. Ikusi dugu, maiz oso zaila bada ere, bertako eszena babesteko joera areagotzen ari dela.

Zikloa itxi dugu. Arrazoi positiboek bultzatu dute Harrobia Zuzen kontzertu programaren etena eta bukaera. Pixkanaka, Donostia eta inguruetako beste musika eragile eta antolatzaileek bertako taldeak nabarmentzeko konpromisoa agertu dute, oreka duin bat lortzea oraindik kostako den arren. Hori dela eta, gure ekarpenari epemuga iritsi zaio. Bukatu da. Ordea, jakina da ez garela lausotzen eta makaltzen diren horietakoak, eta noski, ez dugu baztertzen etorkizun hurbilean kontzerturen bat edo beste antolatzea.

Mila esker benetan, eta segi gure eszena babesten. BIZI MUSIKA!

2013/04/18

HR! 80 | ZaKillers, EH Sukarra, Sermonds, Fetitxe, ...


Musikarik gabe ez ezik, rock'n'rollik ezingo ginateke bizi. Batzuk ez, bederen. Distortsioek arnas berritzen dute eszena, bizitzen dute behar denean, eta dantzarako beste joera bat sortzen dute. Baina bai, nahi duenak baino ez du gozatzen. Modu paraleloan, eskarmentuz edo bestela badira gurean talde ugari rockaren sustraiari lotuak. Noski, argitaratzen diren makina bat nobedade dira horren ere. Gaur 23:00etan, horietako hainbat entzuteko aukera izango dugu.

ALE HONETAN: ZaKillers "Hyena" (hurbileko entzunaldia), EH Sukarra, Sermonds, Las Culebras, Norman, Fetitxe (lehen pausoa), Hil Aiari, Kaotiko, No Komply, ...

2013/04/11

HR!Z 012 | ZaKillers! + Herstura


HR!Z 012 | ZAKILLERS + HERSTURA
Eguna: apirilak 19, ostirala.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 21:00.
Sarrera: 5€.

ZAKILLERS. SextySexers taldearen anaia txiki, bihurri eta kaskagorra dira. Xiker, Julen eta Inaxioren hirukoa Mikelek osatu zuen, garai zaharretara eginez orainean. “Hyena” diskoa aurkezteko baliatuko dute hitzordua, eta argi ibili, kontzertu gutxi eskainiko dituzte eta. Are you ready?

HERSTURA. Diferenteak dira beraien inguruari begiratuta. Bestelako doinuak gustuko ditu laukote gazteak. Esperimentatzearen ondorio da iaz plazaratu zuten lehendabiziko lehen laburra, baina sakona. Dut eta Lisabö gisakoen hurbilekoak izanda, arreta merezi dute.

Informazio gehiago:
zakillers.bandcamp.com
herstura.bandcamp.com

2013/03/07

HR! 78 | Oreindik, Triz3ps, Bad Sound System, Margot, ...


Erritmoekin jolastea gustuko dugu. Dantzarako joera bestelakoa bada ere, musika beltzak ere bere tartea du gurean. Batez ere, Euskal Herrian badirelako funk, soul, reggae, hip hop zein ska doinuak jorratzen dituzten taldeak. Freskotasuna dute batzuk, eta beste batzuk ez horrenbeste. Gaur 23:00etan, azken boladan plazaratu diren nobedade dantzagarri horiek (ez nahastu, irrati-formulen proposamenekin) metatzea da erronka.

ALE HONETAN: Oreindik "Berdinelite" (hurbileko entzunaldia), Triz3ps, Bad Sound System, 2Zio, Hesian, Margot (lehen pausoa), Gose, Gatibu, Itziarren Semeak, ...

2013/02/19

GUREANDO!NU 2012


2010ean hasitako bideari segida eman diogu hirugarrenez. Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! web atariak elkarlanean osaturiko GUREANDO!NU 2012 urtekari digitala aurkeztu nahi dizuegu. Pasa den urtean plazaratu ziren Euskal Herriko musika argitalpenen zerrenda jasotzearekin batera, musikari loturiko hainbat kazetariren hamar disko esanguratsuenen hautaketak ere irakur daitezke.

Urtekari digitala PDF formatuan eskuratzeko sakatu beheko estekan:
http://www.mediafire.com/view/?oivr9h66cvc7jsi

Irakurri, inprimatu, gorde eta zabaldu!

2013/02/14

HR! 77 | Cohen, Anger, Maderacore, McOnak, ...


Hardcorearen eremu malkartsura sarritan hurbildu gara. Eremu zabala da, non elementu ezberdinek talka egiten duten. Muturrekoak dira batzuetan eztanda horiek, eta beste batzuetan lasaiagoak, esperimentalagoak. Gurean eremu horiek identifikatuta daude geografikoki, nahiz eta hainbat lekuz kanpo sentitu. Gaur 23:00etan, hardcore edo jarkorearen ertzak jasoko ditugu nobedade forma emanda.

ALE HONETAN: Cohen "Cancer Days" (hurbileko entzunaldia), Anger, Maderacore, Sarkor, Abra Kadaver, McOnak (lehen pausoa), Arale, Bronze, Sacramento, ...

2013/02/10

Hz&B | Curasangre


Curasan. Kartoia aldarri. Kartoizko matrioska modukoa. Osagaiak asko. Izurdeak han eta hemen. Binilo beltza. Karpeta berezitua. Harribitxia. Curasangre. 

Entzun / Eskuratu

2013/01/31

HR! 76 | Kerobia, Saioa, Hutsa, Malder, ...


Esperimentatzeko era desberdinak daude. Alde batera edo bestera, eremu leunetan edo gogorretan. Erronkak dira maiz musikarientzat, ohiko formatutik harago aberastu nahi dutelako. Batzuk asmatzen dute, eta beste batzuk ez. Normala da hori. Esperimentazioaren bidetik dator programa. Gaur 23:00etan, pop doinuetatik abiatuta nobedade sorta ederra pilatuko dugu.

ALE HONETAN:
Kerobia "Supernova" (hurbileko entzunaldia), Saioa, Hutsa, Marvin, Estankona, Malder (lehen pausoa), Joseba Irazoki, Buffalo, Viva Bazooka, ...

2013/01/21

HR! 75 | 2012ko 15 disko esanguratsuenak!


Pasa den urteak emandakoa aurrekoen bide onetik doa. Auto-ekoizpenak diskoetxeen indarra apaldu du beste behin ere, eta taldeak sarearen amarruen jabe dira pixkanaka. Askotariko argitalpenen multzotik asko dira nabarmendu beharreko aleak. Saioen zerrendan duzue ale berezia. Entzun eta goza!

ANAI ARREBAK Anai Arrebak
CORDURA Metrópolis
ITURRIA Leihotik Leihora
IZAKI GARDENAK Itsasargiak
LAYO RASER Europa
LEIHOTIKAN Harold
MUTÜRBELTZ Amildegia Maite
NAICA Fish Taco
NODRAMA The Patient
PRISCILLA BAND Olor A Fonk
SEIURTE Atlantida
SONIC TRASH Hey Chica!
THEE BRANDY HIPS Raincoat
WILHELM AND THE DANCING ANIMALS The War Of The Species
WILLIS DRUMMOND A ala B

2013/01/15

HR!Z 011 | Cohen + Yaw


HR!Z 011 | COHEN + YAW
Eguna: otsailak 1, ostirala.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 20:00.
Sarrera: 5€.

COHEN. Lan berria aurkezteko garaia iritsi da. Jauzi berri bat emateko. Jauzi laburra da, tamalez. Hirukotea osatu ondotik, ezberdina izango da "Cancer Days" lan berria. Gordina, zuzena eta bizia.

YAW. Atlantidaren bila abiatu ziren hauek ere. Topatu zuten, baina beste era batean. Metal berriaren itzaletik ihes egin eta hardcorearen lokatzetan sartu dira. Adinez nagusi dira, azkenean.

Informazio gehiago: