Jon Gurrutxagaren (Arima Beltza, Uek) proiekturik berriena dugu
JON & SUGRAMAS. Egitasmoari forma emateko aspaldiko lagunekin batu da Elgoibarko musikaria. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan.
Estraineko diskoa dagoeneko kalean dute: ingelesez eta euskaraz abestutako rocka, bluesa eta 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena. Hamaika abestiz osatutako lana Aste Santuan grabatu dute Bilboko Koba estudioetan Xanpe teknikariarekin.
Entzun zenbait abesti eta gozatu: www.myspace.com/jonsugramas
No hay comentarios:
Publicar un comentario