Jarraitu Twitterren! Siguenos en Facebook

2012/12/27

HR! 74 | Anai Arrebak, Gose, Grises, Nave Espacial, ...


Tamalez ez da mundua bukatu, esango dute hainbatek. Zorionez munduaren gorabeherak goxatzeko argitalpenik ez zaizkigu falta, esango dute beste zenbaitzuk. Gurean ere horrela da. Iritsi gara beste urte baten amaierara eta argitaratu diren lanak ez dira gutxi. Gehiago ere badatoz urte berriarekin, eta horiei ere kasu egin beharko. Nolanahi ere, urteko balorazioa egin aurretik, azken ale interesgarria osatu dugu. Gaur 23:00etan, pop kutsuko nobedade sorta izango dugu, dantzagarria eta melodikoa. 

ALE HONETAN:
Anai Arrebak "Anai Arrebak" (hurbileko entzunaldia), Gose, Grises, Kerobia, Gaur Ez, Nave Espacial (lehen pausoa), Screamin'Targets, Los Cretinos, La Sra Nora, Smile, ...

2012/12/13

HR! 73 | Willis Drummond, Bronze, Never Surrender, Striknina, ...


Aukeraketa bat egitea da finean, irratsaio bat. Hainbat talde, zenbait kantu. Hautaketa irizpideak jakinak dira Harrobia irratsaioan. Alegia, ez da mugarik. Euskal Herriko musika eszenako askotariko taldeek dute lekua. Beno, hori muga bada. Den denek ere ez dute lekurik, asko dira eta. Rock musika da abiapuntua sarritan, nahiz eta estilo guztiak jorratu. Gaur 23:00etan, ez diogu ohiturari traizio egingo eta nobedade aukeraketa oparoa izango dugu.

ALE HONETAN:
Willis Drummond "A ala B" (hurbileko entzunaldia), Bronze, On, Never Surrender, Larregi, Striknina (lehen pausoa), SeiUrte, Celsius, B Flat, ...

2012/11/26

HR!Z 010 | Balerdi Balerdi + Giorgio Bassmatti

 
HR!Z 010 | BALERDI BALERDI + GIORGIO BASSMATTI
Eguna: abenduak 14, ostirala.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 20:30.
Sarrera: 5€.

BALERDI BALERDI. Ezohiko banda kontzertu programarako. Ordea, beteranoek ere badute lekua gurean. Iruñeko power pop hirukoak martxa bizitu du “Hegoko Lautadaren Ertzetik” lan berriarekin. Osorik ariko dira zuzenean, baten bat falta izango den arren. Aro berrian ziur daude errekorra ezarriko dutela diskoen salmentan.

GIORGIO BASSMATTI. Donostiarra da, eguna hiriari argazkiak ateratzen pasatzen duelako. Abestiak ere sortzen ditu, abesti soilak, baina bereak. Ez du pop donostiarra egiten, baina pop musika jorratzen du. Bere mundu partikularrean barneratzeko saiakerak asko merezi du.

Informazio gehiago:
www.giorgiobassmatti.com

Diseinua:
Iñaki Gonzalez Elorz 

2012/11/22

HR! 72 | Skakeitan, D-Pintxos, Betagarri, Saskarrak, ...


Parrandarako musika estimatzen dute nerabeek. Tira, helduagoak direnek ere. Gurean, ska, punk eta rock musikak uztartzen dituen estiloa dago modan. Estiloa eta jarrera. Horrelako taldeek harrera beroa dute belaunaldi gazteenen artean. Zurrunbilo horretan salbuespenak ere badira, sustraiak hobeto zainduz musika jorratzen dutena. Gaur 23:00etan, dantzarako erritmoak izango ditugu, gehientsuenak labetik atera berriak. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: Skakeitan "Ahots Gabekoen Ahotsa" (hurbileko entzunaldia), D-Pintxos, Betagarri, Bizardunak, Glaukoma, Saskarrak (lehen pausoa), Casus Belli, Kaleko Urdangak, Dirty Brothers, ...

2012/11/08

HR! 71 | Balerdi Balerdi, Izaki Gardenak, Mushroom Caffeine, ...


Disko salmentek amildegitik behera egin dute, ez omen da musika kontsumitzen. Entzun, ordea, bai. Estimatuak diren euskal talde askok kuttun izaera hartzen dute, disko ale gutxi batzuk salduta. Ondo ezagutzen dute errealitatea, eta ez dira kexatzen hedabideek eskaintzen dizkieten elkarrizketa apurretan. Kuttunak dira, estimatuak. Gaur 23:00etan, pop doinuen eremuan murgilduko gara, askotariko rock musikak ere tartea izango badu ere. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: Balerdi Balerdi "Hegoko Lautadaren Ertzetik" (hurbileko entzunaldia), Izaki Gardenak, Maraca Diablo, Jare, Señores, Mushroom Caffeine (lehen pausoa), Giranice, Kokoshca, Plv Havoc, ...

2012/11/01

Hazbete&Beste | Atal berria

Musikazaleok estimatzen ditugu. Musikarik gabe bizi ezin dugunok. Ez gara diferente, soilik musikazale. Argitalpenak estimatzen ditugu, taldeak bezala. Bitartekari soil bihurtu dira egun. Musikazaleok argitalpenak estimatzen ditugu. Diferenteak diren edizio ukigarriak. Estalkia eta mamia. Mamia eta estalkia. Jewel Box delakoak desagertzear dira. Digipack arruntak ere. Compact Disc formatuaren krisia bizi dugu, digitalizazioaren garaipena. Ordenagailuan karpetak, karpetetan abestiak, mp3 bildumak. Apalategiak hustu, disko gogorrak betetzeko. Ordea, musikazaleok argitalpenak estimatzen ditugu. Eta zorionez, musika banda jakinek ere. Hazbetedun biniloak itzuli ziren, eta gutxinaka ugaritu dira. Bestelako formatu proposamenak ere azaldu dira. Ukigarriak, eskulanak, harribitxiak. Atal honetan, argitalpen bereizgarriak jasoko ditugu. Azkenaldikoak eta berrienak. 
 

2012/10/25

HR! 70 | U.K.Bill, On, La Banda del Abuelo, The Amendoins, ...


Lehendakari sozialista rockerotzat hartu dutenak badira. Euskarazko rocknroll musikari sekula arretarik jarri dion gustura jakin nahiko lukete askok. Baina tira, bere egunean, bera iraganeko historia izaten hasi da. Zuloak han eta hemen ikusteko beharrik gabe, rock proposamen interesgarriak ditugu gurean. Hedabideen babesean gutxi batzuk biltzen dira, eta beraz, argitalpen interesgarri horiek topatzeko urgazle lana beharrezkoa da. Harrobia uhinzinean lan hori errazten saiatzen gara. Gaur 23:00etan, nobedade festa eta bizia izango dugu. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: U.K.Bill "Maite/Gorroto" (hurbileko entzunaldia), On, La Banda del Abuelo, Oskar Benas y Los Vampiros del Ritmo, Xabi San Sebastian Band, The Amendoins (lehen pausoa), Mondocane, Enkore, Lauroba, ...

2012/10/04

HR! 69 | Cordura, Norman, Küm, Lines, ...


Erreferentziazko taldeak ez dira sortzen hamarkadetan atzera bezala. Baina pixkanaka bide esanguratsua egiten duten banda apalak badira. Bilboko hardcore eszenan badira horrelakoak, eta beste maila batean aritzea gustuko duten arren, diskografia interesgarria osatzen ari dira. Hardcore musika Euskal Herri osora zabaltzen da, aurrizki eta atzizkiekin. Muturrera joz agertzen da sludge terminoa, eta esperimentazioaren bitartez, post-hardcorea. Gaur, 23:00etan, aipatu korronte zein eszenaren emaitza berrienak jasoko ditugu. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: Cordura "Metropolis" (hurbileko entzunaldia), Norman, Küm, Kaso Mai, Lines (lehen pausoa), Yaw, Tooth, Arenna, ...

2012/09/13

HR! 68 | Iturria, Lurra, G. Bassmatti, Margot, ...


Denboraldi berria, asmo zaharra. Euskal Herriko musikagintza bere osotasunean jasotzen segitzeko unea da. Edozein dela estiloa. Edozein dela hizkuntza. Mugarik gabe, eta bozgorailu orokor izaerarekin. Serioa ematen du idatzitakoak, baina hein batean hori da Harrobia uhinzinearen helburua. Gurean jorratzen denak arreta berezia merezi du.  Gaur, 23:00etan, doinu lausoekin abiatuko gara Info Zazpi irratian. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: Iturria "Leihotik Leihora" (hurbileko entzunaldia), Lurra, Giorgio Bassmatti, Iñigo Ugarteburu, Los Galerna, Margot (lehen pausoa), Peachy Joke, Layo Raser, Naica, ...

2012/07/26

HR! 67 | Priscilla Band, Skakeitan, En Tol Sarmiento, Norzzone, ...

 

Plaza taldeen garaia ez da guztiz pasa. Oraindik ere herriko jaietan kantu ezagunen bertsioak egiten dituzten banda nekaezinak badira. Denborarekin errepertorioa moldatu eta egokitu behar izan dute. Ordea, ez dira arrakastatsuenak. Dantzarako doinuak jorratzen dituzten taldeek hartu dute testigua, eta estimatuagoak dira gazte festazaleengan. Ska-core delako belaunaldiak bere egin du parranda, nahiz eta musika beltza sobera ongi lantzen duten taldeek arreta gehiago merezi izan. Gaur, 23:00etan, ska-funk-hiphop koktela oinarri duen saioa (denboraldiko azkena) entzuteko aukera duzue Info Zazpi irratian. Bihar, sarean! 

ALE HONETAN: Priscilla Band "Olor A Fonk" (hurbileko entzunaldia), Skakeitan, En Tol Sarmiento, Glaukoma, Roni, Norzzone (lehen pausoa), Bolbora, Ghetto, Bunpada Sound, ...

2012/07/05

HR! 66 | Bitter Honey, XSS Band, Erizo, Morphina, ...


Euskal Herriko musikagintzak atseden neurtua hartzen du uda iristen denean. Herriko jaietan jotzeko parada izaten dute batzuk, eta beste batzuk udazkenari begira jartzen dira. Harrobia saioak gauza bera egingo du.  Argitalpen berrien zain laster iritsiko da atsedena. Normala den bezala, banda jakinek uda baliatuko dute kantuak sortu edo diskoak grabatzeko. Horien berri bi hilabete barru izango dugu. Gaur, 23:00etan, rocka oinarri duen ale berri bat entzuteko aukera duzue Info Zazpi irratian. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Bitter Honey "Symbolized" (hurbileko entzunaldia), Xabi San Sebastian Band, Erizo, Iheskide, Sonic Trash, Morphina (lehen pausoa), Naut, Zodiacs, Siroka, ...

2012/06/14

HR! 65 | Wilhelm And The Dancing Animals, Naica, Lauroba, Bakelite, ...


Gure mugetatik kanpo harrera beroagoa izaten duten euskal taldeak badira. Gehiegi ez, baina zenbait bai. Ingelesez zein gazteleraz abestuta bestelako helmugak hurbilago daude. Talde batzuk nahita hartzen dute erabakia, beste batzuk naturaltasunez. Eta noski, bertakoari jaramonik egin gabe nazioartera begira daudenak ere badaude. Horiek eta hauek, lekua dute gurean edozein dela musika proposamena. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Wilhelm And The Dancing Animals "The War Of The Species" (hurbileko entzunaldia), Naica, Lauroba, Fairlight, Horthy, Bakelite (lehen pausoa), Munlet, Tom Boyle, Hutsa, ...

2012/05/31

HR! 64 | Leihotikan, Cant Explain, The Fridays Crew, Herstura, ...


Punk rock melodikoa eta hardcore melodikoa. Bada alderik bien artean? Euskara gehitzen badiogu gehiago nahastuko genuke eztabaida. Nolanahi ere, bi elementuak bateratuta eszena apala abiatu zen 90eko hamarkadan, eta taldeak tantaka sortu dira azken urteetan. Baina posible da hardcore melodikoa euskaraz. Ale berriaren bizkar hezurra izanda ere, bestelako doinuak ere badira. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean! 

ALE HONETAN: Leihotikan "Harold" (hurbileko entzunaldia), Cant Explain, The Fridays Crew, Lendakaris Muertos, Kokein, Herstura (lehen pausoa), Trumbo, Inoren Ero Ni, Bertan Bera, ...

2012/05/17

HR! 63 | Luz de Putas, 12 Tribu, KNF, Musikgerrilleroak, ...

 

Doinu dantzagarri osasuntsuek bizitza alaitzen dute. Horregatik ere, ska zein reggae doinuek harrera ona izan dute betidanik gurean. Jamaikako sustraiek talde ugari loratu dituzte Euskal Herrian ere. Noski, denak ez dira balekoak, eta baliteke azkenaldian modan dagoen korrontea ez dela fidelena. Halere, salbuespen onak badira, eta nobedade gisa aurkeztuta are gehiago. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean! 

ALE HONETAN:  Luz de Putas "Pink Light District" (hurbileko entzunaldia), 12 Tribu, Ke No Falte, Itziarren Semeak, Los Zopilotes Txirriaos, Musikgerrilleroak - Egarriz (lehen pausoa), Whiskey Mama, Egurra ta Kitto, Materia Gris, ...

2012/04/26

HR! 62 | Sharon Stoner, Layo Raser, Tooth, Taosa, ...



Desertukoak omen dira doinu pisutsuak, gordinak, astunak... Ordea, baso oasietan ere topa daiteke stoner zein hardcore musika. Melodikoa, gainera. Gurean jorratzen den musikak duen askotariko izaeragatik ezustekoak argitaratzen dira eguzki zein euripean. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Sharon Stoner "Puntu Bakar Batean Elkartzen Diren Ertzak" (hurbileko entzunaldia), Layo Raser, Tooth, Mondocane, Sumision City Blues, Taosa (lehen pausoa), Thanks To Losers, Last Fair Deal, Sermond's, ...

2012/04/13

HR!Z 009 | Layo Raser + Napoka Band


HR!Z 009 | LAYO RASER + NAPOKA BAND
Eguna: apirilak 30, astelehena.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 20:30.
Sarrera: 5€.

LAYO RASER. Elena, Jon eta Fortun. Krisiari aurre egiteko Bidasoako banda instrumentalak prest du kaosa. “Europa” lan berria aurkezteko gogotsu daude, eta hankaz gora jarriko dutena ikusteko dago. Edo entzuteko. Edo zuzenean bizitzeko. Proposamen berezia da beraiena, baina berezi izateak ez du ona izatea bermatzen. Edo bai. Egia esan, ona eta txarraren eztabaida absurdoa da.

NAPOKA BAND. Esperimentatzen segitzeko beharra dute. Napoka Iria taldeak biko formatua zein familia handitzea erabaki du. Horretarako hiru lagun eta musikari on hartu dituzte babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere, “Lehertarazi Edifizioak” diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako.

Informazio gehiago:
www.myspace.com/layoraser

2012/04/12

HR! 61 | Thee Brandy Hips, Munlet, Gora Gora Kids, The Great Barrier, ...


Pop musika behar bezala definitzea lortu ez duten arren, ezagutzen ditugu estiloaren ezaugarriak. Gurean geroz eta pop talde gehiago ditugu. Alde batekoak zein bestekoak. Landuak, zainduak eta bestelakoak. Popa izango da programaren oinarria, nahiz eta gainontzeko proposamenek ere beren tartea izango duten. Tartean, badira ezustekoak. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Thee Brandy Hips "Raincoat" (hurbileko entzunaldia), Munlet, Gora Gora Kids, Los Ginkas, Polaroid, The Great Barrier (lehen pausoa), Jupiter Jon, Erizo, Fiachras, ...

2012/03/15

HR! 60 | Mutürbeltz, Kokein, Sonic Trash, Ihes Naiz, ...


Rock'n'roll musikarik gabe nekez biziko ginateke. Niko Etxartek estimatzen duen estilo unibertsalak tarte berezitua izango du programan. Baina, rocketik beste estiloetara jauzi egingo dugu. Esaterako, hardcore, blues edo folk zertzeladak ere izango dira. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Mutürbeltz "Amildegia Maite" (hurbileko entzunaldia), Kokein, Sonic Trash, Enkore, Stalin, Ihes Naiz (hurbileko entzunaldia), Igor Arzuaga & Luis Vil, Xabi Ta Petti, Sad Town Losers, ...

2012/03/08

HR!Z 008 | Mutürbeltz + Norman


HR!Z 008 | MUTÜRBELTZ + NORMAN
Eguna: martxoak 17, larunbata.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 20:30.
Sarrera: 5€.

MUTÜRBELTZ. Amildegia Maite lehen diskoarekin, zaharrak berritzeko gogotsu datoz. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.

NORMAN. Electric Dolls, The Gominols edo Skandalu Publiku bezalako abenturak bukatuta, berri bati eman zioten hasiera Eibarko Legarre lokaletan. Parrandak albo batera utzi gabe osatu zituzten lehen kantuak. Danbaka musika lehiaketan eta Bilbo Hiria Pop rock lehiaketan zer esana eman zuten. Aurrenekoan, finaleraino iritsi ziren. Hain justu, estreinako diskoa 2009. urte bukaeran atera zuten. Orain bigarrena grabatzen ari dira, eta prest daude abesti berriak zuzenean aurkezteko.

Informazio gehiago:
www.muturbeltz.bandcamp.com
www.myspace.com/normanrock

2012/03/01

HR! 59 | Norte Apache, Goienetxe Anaiak, 121Krew, 2zio, ...


Euskarazko rapak bizi duen loraldia ez da hasiberria. Horregatik, eta gurean indartzen ari den mugimendua izanik, hip hop doinuek programaren oinarria harrapatu dute. Bestelakorik ere bada, noski. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Gutxira, sarean!

ALE HONETAN: Norte Apache "Quilombo" (hurbileko entzunaldia), Goienetxe Anaiak, 121Krew, Kodigo Norte, Raperos de Emaus, 2zio (lehen pausoa), The Cherry Boppers, Ze Esatek!, Esne Beltza, ...

2012/02/10

HR! 58 | Governors, Namek Planet, Klak!son, Yelow Page, ...


Belarriak goxatzeko nobedade melodikoak izan ditugu azken boladan. Tarteka, ordea, bestelako bertako doinuei ere lekua egiten diegu saioan. Rock gogorrak eta punk zein hardcore musikak bere uzta ere baduenez, erritmoa bizituko dugu. Lasai, melodia baztertu gabe.

ALE HONETAN: Governors "Collage" (hurbileko entzunaldia), Namek Planet, Klak!son, Awaking The North, El Trono De Judas, Yelow Page (lehen pausoa), Alerta, 413, Adrenalized, ...

2012/02/06

GUREANDO!NU 2011


Iaz bezala, Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! web atariak elkarlanean osaturiko GUREANDO!NU 2011 urtekari digitala aurkeztu nahi dizuegu. Pasa den urtean plazaratu ziren Euskal Herriko musika argitalpenen zerrenda jasotzearekin batera, musikari loturiko hainbat kazetariren hamar disko esanguratsuenen hautaketak ere irakur daitezke.

Urtekari digitala PDF formatuan eskuratzeko sakatu beheko estekan:
http://www.mediafire.com/?s67syfgsml4uif4

Irakurri, inprimatu, gorde eta zabaldu!

2012/01/27

HR! 57 | Antton, Zodiacs, Xabier Montoia, Patta eta Sendaezinak, ...


Pop eta folk rock musikatik normalean baino gehiago du Harrobia uhinzinearen ale berriak. Etxean goxo paratu eta entzuteko aproposa da. Gurean jorratzen denak sobera ematen du horretarako aukera, eta horren isla bilatu nahian osatuko dugu programa atsegina. Besteak bezain atsegina, noski.

ALE HONETAN: Antton "Gorantz erori" (hurbileko entzunaldia), Zodiacs, Patta eta Sendaezinak, Xabier Montoia, The Indio, Wilhelm And The Dancing Animals (lehen pausoa), Norman, Josu Bergara, Kerobia, ...

2012/01/14

HR! 56 | 2011ko 15 disko esanguratsuenak!


Pasa den urteak emandakoa, jaso duena baino gehiago izan da. Musika taldeek beraien hedatzeko bide guztiak jorratu dituzte. Ekarpena oparoa eta askotarikoa izan da, mami, euskarri eta zuzenekoetan. Beste behin ere, entzulearen arreta da falta izan dena. Saioen zerrendan duzue ale berezia. Entzun eta goza!

BERRI TXARRAK Haria
CURASAN Curasangre
EL COLUMPIO ASESINO Diamantes
GRISES El Hombre Boligrafo
IZATE Gure Negu Hotzak
LISABÖ Animalia Lotsatuen Putzua
NAPOKA IRIA Lehertarazi Edifizioak
MANETT Suburbia
NORTE APACHE Quilombo
PEACHY JOKE Asian Tiger Mosquito
QUAOAR The River & The Soul
RAFA RUEDA Enaren Geometria
SUMISION CITY BLUES Sumision City Blues
SUPERSWEET The Hereafter
WILLIS DRUMMOND Istanteak