Jarraitu Twitterren! Siguenos en Facebook

2012/11/26

HR!Z 010 | Balerdi Balerdi + Giorgio Bassmatti

 
HR!Z 010 | BALERDI BALERDI + GIORGIO BASSMATTI
Eguna: abenduak 14, ostirala.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 20:30.
Sarrera: 5€.

BALERDI BALERDI. Ezohiko banda kontzertu programarako. Ordea, beteranoek ere badute lekua gurean. Iruñeko power pop hirukoak martxa bizitu du “Hegoko Lautadaren Ertzetik” lan berriarekin. Osorik ariko dira zuzenean, baten bat falta izango den arren. Aro berrian ziur daude errekorra ezarriko dutela diskoen salmentan.

GIORGIO BASSMATTI. Donostiarra da, eguna hiriari argazkiak ateratzen pasatzen duelako. Abestiak ere sortzen ditu, abesti soilak, baina bereak. Ez du pop donostiarra egiten, baina pop musika jorratzen du. Bere mundu partikularrean barneratzeko saiakerak asko merezi du.

Informazio gehiago:
www.giorgiobassmatti.com

Diseinua:
Iñaki Gonzalez Elorz 

2012/11/22

HR! 72 | Skakeitan, D-Pintxos, Betagarri, Saskarrak, ...


Parrandarako musika estimatzen dute nerabeek. Tira, helduagoak direnek ere. Gurean, ska, punk eta rock musikak uztartzen dituen estiloa dago modan. Estiloa eta jarrera. Horrelako taldeek harrera beroa dute belaunaldi gazteenen artean. Zurrunbilo horretan salbuespenak ere badira, sustraiak hobeto zainduz musika jorratzen dutena. Gaur 23:00etan, dantzarako erritmoak izango ditugu, gehientsuenak labetik atera berriak. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: Skakeitan "Ahots Gabekoen Ahotsa" (hurbileko entzunaldia), D-Pintxos, Betagarri, Bizardunak, Glaukoma, Saskarrak (lehen pausoa), Casus Belli, Kaleko Urdangak, Dirty Brothers, ...

2012/11/08

HR! 71 | Balerdi Balerdi, Izaki Gardenak, Mushroom Caffeine, ...


Disko salmentek amildegitik behera egin dute, ez omen da musika kontsumitzen. Entzun, ordea, bai. Estimatuak diren euskal talde askok kuttun izaera hartzen dute, disko ale gutxi batzuk salduta. Ondo ezagutzen dute errealitatea, eta ez dira kexatzen hedabideek eskaintzen dizkieten elkarrizketa apurretan. Kuttunak dira, estimatuak. Gaur 23:00etan, pop doinuen eremuan murgilduko gara, askotariko rock musikak ere tartea izango badu ere. Bihar, noski, sarean izango duzue noiznahi jaitsi, entzun eta hedatzeko.

ALE HONETAN: Balerdi Balerdi "Hegoko Lautadaren Ertzetik" (hurbileko entzunaldia), Izaki Gardenak, Maraca Diablo, Jare, Señores, Mushroom Caffeine (lehen pausoa), Giranice, Kokoshca, Plv Havoc, ...

2012/11/01

Hazbete&Beste | Atal berria

Musikazaleok estimatzen ditugu. Musikarik gabe bizi ezin dugunok. Ez gara diferente, soilik musikazale. Argitalpenak estimatzen ditugu, taldeak bezala. Bitartekari soil bihurtu dira egun. Musikazaleok argitalpenak estimatzen ditugu. Diferenteak diren edizio ukigarriak. Estalkia eta mamia. Mamia eta estalkia. Jewel Box delakoak desagertzear dira. Digipack arruntak ere. Compact Disc formatuaren krisia bizi dugu, digitalizazioaren garaipena. Ordenagailuan karpetak, karpetetan abestiak, mp3 bildumak. Apalategiak hustu, disko gogorrak betetzeko. Ordea, musikazaleok argitalpenak estimatzen ditugu. Eta zorionez, musika banda jakinek ere. Hazbetedun biniloak itzuli ziren, eta gutxinaka ugaritu dira. Bestelako formatu proposamenak ere azaldu dira. Ukigarriak, eskulanak, harribitxiak. Atal honetan, argitalpen bereizgarriak jasoko ditugu. Azkenaldikoak eta berrienak.