Jarraitu Twitterren! Siguenos en Facebook

2012/04/26

HR! 62 | Sharon Stoner, Layo Raser, Tooth, Taosa, ...



Desertukoak omen dira doinu pisutsuak, gordinak, astunak... Ordea, baso oasietan ere topa daiteke stoner zein hardcore musika. Melodikoa, gainera. Gurean jorratzen den musikak duen askotariko izaeragatik ezustekoak argitaratzen dira eguzki zein euripean. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Sharon Stoner "Puntu Bakar Batean Elkartzen Diren Ertzak" (hurbileko entzunaldia), Layo Raser, Tooth, Mondocane, Sumision City Blues, Taosa (lehen pausoa), Thanks To Losers, Last Fair Deal, Sermond's, ...

2012/04/13

HR!Z 009 | Layo Raser + Napoka Band


HR!Z 009 | LAYO RASER + NAPOKA BAND
Eguna: apirilak 30, astelehena.
Aretoa: Doka Kafe Antzokia.
(Errege zain 20, Antigua – Donostia)
Ordua: 20:30.
Sarrera: 5€.

LAYO RASER. Elena, Jon eta Fortun. Krisiari aurre egiteko Bidasoako banda instrumentalak prest du kaosa. “Europa” lan berria aurkezteko gogotsu daude, eta hankaz gora jarriko dutena ikusteko dago. Edo entzuteko. Edo zuzenean bizitzeko. Proposamen berezia da beraiena, baina berezi izateak ez du ona izatea bermatzen. Edo bai. Egia esan, ona eta txarraren eztabaida absurdoa da.

NAPOKA BAND. Esperimentatzen segitzeko beharra dute. Napoka Iria taldeak biko formatua zein familia handitzea erabaki du. Horretarako hiru lagun eta musikari on hartu dituzte babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere, “Lehertarazi Edifizioak” diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako.

Informazio gehiago:
www.myspace.com/layoraser

2012/04/12

HR! 61 | Thee Brandy Hips, Munlet, Gora Gora Kids, The Great Barrier, ...


Pop musika behar bezala definitzea lortu ez duten arren, ezagutzen ditugu estiloaren ezaugarriak. Gurean geroz eta pop talde gehiago ditugu. Alde batekoak zein bestekoak. Landuak, zainduak eta bestelakoak. Popa izango da programaren oinarria, nahiz eta gainontzeko proposamenek ere beren tartea izango duten. Tartean, badira ezustekoak. Gaur, 23:00etan, Info Zazpi irratian entzuteko aukera duzue. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Thee Brandy Hips "Raincoat" (hurbileko entzunaldia), Munlet, Gora Gora Kids, Los Ginkas, Polaroid, The Great Barrier (lehen pausoa), Jupiter Jon, Erizo, Fiachras, ...