Jarraitu Twitterren! Siguenos en Facebook

2012/07/26

HR! 67 | Priscilla Band, Skakeitan, En Tol Sarmiento, Norzzone, ...

 

Plaza taldeen garaia ez da guztiz pasa. Oraindik ere herriko jaietan kantu ezagunen bertsioak egiten dituzten banda nekaezinak badira. Denborarekin errepertorioa moldatu eta egokitu behar izan dute. Ordea, ez dira arrakastatsuenak. Dantzarako doinuak jorratzen dituzten taldeek hartu dute testigua, eta estimatuagoak dira gazte festazaleengan. Ska-core delako belaunaldiak bere egin du parranda, nahiz eta musika beltza sobera ongi lantzen duten taldeek arreta gehiago merezi izan. Gaur, 23:00etan, ska-funk-hiphop koktela oinarri duen saioa (denboraldiko azkena) entzuteko aukera duzue Info Zazpi irratian. Bihar, sarean! 

ALE HONETAN: Priscilla Band "Olor A Fonk" (hurbileko entzunaldia), Skakeitan, En Tol Sarmiento, Glaukoma, Roni, Norzzone (lehen pausoa), Bolbora, Ghetto, Bunpada Sound, ...

2012/07/05

HR! 66 | Bitter Honey, XSS Band, Erizo, Morphina, ...


Euskal Herriko musikagintzak atseden neurtua hartzen du uda iristen denean. Herriko jaietan jotzeko parada izaten dute batzuk, eta beste batzuk udazkenari begira jartzen dira. Harrobia saioak gauza bera egingo du.  Argitalpen berrien zain laster iritsiko da atsedena. Normala den bezala, banda jakinek uda baliatuko dute kantuak sortu edo diskoak grabatzeko. Horien berri bi hilabete barru izango dugu. Gaur, 23:00etan, rocka oinarri duen ale berri bat entzuteko aukera duzue Info Zazpi irratian. Bihar, sarean!

ALE HONETAN: Bitter Honey "Symbolized" (hurbileko entzunaldia), Xabi San Sebastian Band, Erizo, Iheskide, Sonic Trash, Morphina (lehen pausoa), Naut, Zodiacs, Siroka, ...