Disko salmentek amildegitik behera egin dute, ez omen da musika kontsumitzen. Entzun, ordea, bai. Estimatuak diren euskal talde askok kuttun izaera hartzen dute, disko ale gutxi batzuk salduta. Ondo ezagutzen dute errealitatea, eta ez dira kexatzen hedabideek eskaintzen dizkieten elkarrizketa apurretan. Kuttunak dira, estimatuak. Gaur 23:00etan, pop doinuen eremuan murgilduko gara, askotariko rock musikak ere tartea izango badu ere. Bihar, noski,
sarean izango duzue noiznahi
jaitsi, entzun eta hedatzeko.
ALE HONETAN: Balerdi Balerdi "Hegoko Lautadaren
Ertzetik" (hurbileko entzunaldia), Izaki Gardenak, Maraca
Diablo, Jare, Señores, Mushroom Caffeine (lehen pausoa), Giranice,
Kokoshca, Plv Havoc, ...
Kaixo.
ResponderEliminarJakin daiteke zein den saioari hasiera ematen dion abestia eta norena den?
Eskerrik asko!